XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

atzealderantz joateko-edo esaten zidan, begiak harantz mugituz behin eta berriz.

Nik pentsatu nuen aitonak baserriaren inguruan buelta eman nahi zuela, aspaldiko garaiak gogoratuz-eta, eta aulkia bultzatzeari ekin nion berriz ere.

Baina baserriaren atzealdera heltzean, bertan harkaitz ikaragarria zegoela ikusi nuen, gainean geneukan ekaitz-zeru haren kontra islatuta, irudi beldurgarria egiten zuena.

Aitonaren begiek batera eta bestera segitzen zuten, eta haren aginduei jarraituta, harkaizpeko sasi batzuen ondora hurbildu nuen aulkia.

Euria hastekotan zen.

Sasiak oso hazita zeuden eta, gordeleku bila, makila batekin sasiak alboratzen hasi nintzen.

Eta hara!

Haitzulo baten sarrera zegoen han ezkutaturik.